HITZAK

BEGUI URDIN BAT
HAURREN KANTA
HUNGARIAR KALDEREROEN KOROA
HUNGARIAR KALDEREROAK LANEAN. Mazurka
HUNGARIAR KANTA
ZEHARRIBILTZEN

 

BEGUI URDIN BAT


Famaren otsak goititutzen du
merezi duben erriya,
zeru chiki bat diruriyena
ala da guztagarriya;
lengoko zaharra chukun chukuna,
eder alaya berriya,
etzaigu penik beñere juango
lenago ez etorriya.

Begui urdiñ bat beguira dago
algaraz leyo batetik,
beste belcheran tentatzallia
cheletan berriz bestetik,
zoramen abek maite ditugu
biyotzen erdi erditik,
ez guera juango oyek laja ta
gueyago Donostiyatik.

Orduko euskara idazteko modua
errespetatu dugu
.

Gora

 

HAURREN KANTA


1.- Izarrak zeruan,
argi txikiak kiñutan
illargi handia
nagusitu da zeruetan;
Guk denok batera,
ametsak gure buruetan,
noiz helduko gera
Donostiako herrira,
noiz helduko gera
Donostiako kalera.

Noiz helduko gera
Donostiako kalera!

2.- Zein herri polita
Donostiako auzoa,
ez dago munduan
zu bezelako txokoa.
Hondartzak, mendiak,
itsas osoa aurrean;
Nola joan zure ondotik
holako mami gozoa.
Nola joan zure ondotik
holako mami gozoa.

Nola joan zure ondotik
holako mami gozoa!

Gora

 

HUNGARIAR KALDEREROEN KOROA


Zein ederra, zein xarmanta
Donostiko lurra ta hiria
Herri jator donostiarra
agurtuz dugu atsegina.

Hungariako kalderero gara
etorririk Donostiara.
Laister Momok argituko digu
nahiz eguna nahiz eta gaba
Ihauteri alaiaren
iragarle gu gara

Bai! Atsegina eta algara

Aizak……… Bai, bai
Jozak………Jozak…
Jozak………Jozak…

Zein ederra, zein xarmanta
Donostiko lurra ta hiria.
Herri jator donostiarra
agurtuz dugu atseginez.

Gora

 

HUNGARIAR KALDEREROAK LANEAN. Mazurka


Adiskide maiteok, ekin ba lanari.

Kriseilu, lapiko, pertzak,
burruntzali eta eltzeak
aise konpontzen du gara
merke eta trebeak.

Eta lana musutruke
pozik egingo genuke
hor goiko neska politek
eskatzen badigute.

Donostiar neska panpoxak
ez al dugu beste lanik
aurtengoz badugu aski
eta goazen aurrera.

Kontu izan, agur gisa,
kaldereroek kantatzean,
berriz ere egun batez,
joko dugula tak, tiki tak.

Donostiar neska panpoxak
ez al dugu beste lanik
aurtengoz badugu aski
eta goazen aurrera.

Gora

 

HUNGARIAR KANTA


Alanbratzekorik guretzat nork,
nork du, nork du,
nork du, nork du, nork!

Arbeit asfreit
Ist gut ruhen singelin
Arbeit asfreit
Ist gut ruhen singelin.

Est mur serlunch,
Est mur serlunch,
Frais ken fort len
Wolmianch ot men.

Gora

 

ZEHARRIBILTZEN


Herriz herri gabiltza gu beti,
ederrez begiak aserik,
baina inon ez dugu ikusi
hemen bezain neska ederrik.

Gerri mehea eta liraina,
ezpainak gorri eta mardul.
Gure arteko bat bazina,
zuk begiez metala urtu.
Bai, bai, urtu; Bai, bai, urtu.

Gora